Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

Igandeko hauteskundeetarako prestaketa lanak

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 10a, 17:07
Ostiral eguerdian Urnietako Udalak partekatu dituen irudiak

Udalak hauteskundeen prestaketaz arduratzen ari dira egun hauetan, eta Urnietako Udalak dagoeneko hautesleku bilakatuko den Udal pilotalekuaren irudiak zabaldu ditu. Koronabirusaren eraginez, oso baldintza berezietan egingo da bozketa. Bozkatzera doazenek neurri zehatzak bete beharko dituzte eta hauteslekuan bertan ahalik eta tarterik txikiena egoteko gomendioa jaso dute.

Azken egunetan herri ezberdinetan bandoak zabaldu dituzte, herritarrari informazio zehatzena emateko asmoz. Urnietako Udalak aholku zerrenda zabaldu du portalez portal, eta Andoaingo Udalak portal bakoitzeko bizilagunei nora joan behar duten bozkatzera zehaztu die bando bidez. Izan ere, Andoainen bi tokira mugatu da bozketa: Allurralde kiroldegira eta Arrate pilotalekura.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!