Euskadiko 1.790.243 herritarrek dute botoa emateko eskubidea, eta bozketaren emaitzatik 75 legebiltzarkide aukeratuko dira. 25 Arabatik, 25 Bizkaitik eta beste 25 Gipuzkoatik. Demokrazia garaiko XII. legealdia hasiko da, gaur herritarrek emandako botoekin. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 2016an baino 10.899 pertsona gehiago daude botoa ematera deituta.

Boto zuzenaren bidez, badirudi aurrekoan baino parte hartze txikiagoa izango dela. Azken parte hartze datuari erreparatu beharko zaio, parte hartzearen beherakada zenbateraino izan zen handia frogatzeko. Posta bidezko botoari erreparatu behar zaio, oraingo honetan askoz handiagoa izan baita.

Dena batuta ere, parte hartzea txikiagoa izango dela dirudi. Koronabirusaren krisiak gizarte bizitza erabat baldintzatu du, eta egoera bereziak hauteskundeetan ere isla izan duela dirudi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!