Koronabirusa

Kutsatuen kopuruak behera egin du Gipuzkoan

Aiurri 2020ko uzt. 21a, 13:11
Musukoaren erabilera nahitaezkoa izan zen igandeko hauteskundeetan

Gipuzkoan kutsatuen kopuruak behera egin du. Bizkaian, berriz, nabarmen igo da positibo eman duten pertsonen kopurua

PCR POSITIBO BERRIAK UZTAILAK 20-26

HERRIA

UZT 20 UZT 21 UZT 22 UZT 23 UZT 24 UZT 25 UZT 26

ANDOAIN

0            

URNIETA

0            

ZIZURKIL

0            

VILLABONA

0            

GIPUZKOA

20            

 

PCR POSITIBO BERRIAK UZTAILAK 13-19

HERRIA

UZT 13 UZT 14 UZT 15 UZT 16 UZT 17 UZT 18 UZT 19

ANDOAIN

2 1 0 1 1 1 0

URNIETA

0 0 0 0 1 0 0

ZIZURKIL

0 2 0 0 0 0 0

VILLABONA

0 1 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

14 41   35 63 93 63

 

PCR POSITIBO BERRIAK UZTAILAK 6-12

HERRIA

UZT 6 UZT 7 UZTA 8 UZT 9 UZT 10  UZT 11 UZT 12

ANDOAIN

0 1 0 0 2 2 1

URNIETA

0 0 0 0 1 1 0

GIPUZKOA

12 19 16 18 17 18 8

Uztailaren 6tik 14rako astean Andoainen 9 kasu positibo egon dira. Osakidetzak emandako datuak dira, eta hurrengo egunetan adi ibili beharko da. Erakunde ezberdinek prebentzio neurriak areagotzeko deia luzatu dute. Tolosan, esaterako, PCR proba ugari egiten ari dira Beotibar pilotalekuan.

 

Andoaingo Udalak "osasun-protokoloak zorroztasunez betetzen jarraitzeko eta erne egoteko" deia luzatu du. Zehazki honako neurriak hartzea eskatu du:

  • Pertsonen arteko distantzia soziala betetzea.
  • Erabiltzailearentzat edo eroslearentzat, merkatarientzat, ostalarientzat eta merkatuko postuen saltzaileentzat maskara nahitaez erabiltzea.
  • Lokalen aforoak errespetatzea.
  • Gel desinfektatzaileak izatea
  • Elementu amankomunak desinfektatzea.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!