Covid19 | Datuak egunez egun

Gaurkoan ez da kutsaturik zenbatu eskualdean

Aiurri 2020ko uzt. 16a, 13:22

Eguerdian Osasun Sailak emandako datuen arabera, Andoainen eta eskualdeko gainerako herrietan ez da kasu positibo berrik eman azken 24 ordutan. Tolosan eta Donostian, aldiz, 6na kasu berri antzeman dira.

Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 58 dira. Lurraldeka, 5 Araban, 20 Bizkaian, 31 Gipuzkoan, eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 21 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Atzo hildako bat egon zen. Azken 60 egunetan PCR positiboa izan duen pertsona da. Horrez gain, COVID diren edo izan diren 4 pertsona daude ZIUn. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!