Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen kutsatu bat gehiago zenbatu da

Aiurri 2020ko uzt. 22a, 13:40

Osasun Sailaren arabera , 7 kutsatu zenbatu dira Araban, 67 Bizkaian eta 37 Gipuzkoan. Gaurkoan, Gipuzkoan, kutsatuen kopuruak gora egin du, baina eskualdea positibo bakarra hauteman dute.

Atzo, 4.911 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 111 positiboak izan ziren. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 3 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude. Bestalde, uztailaren 12tik 19ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke ez dela COVID bidezko heriotzarik izan zuzeneko kausa gisa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!