Covid19 | Datuak egunez egun

Azken 48 ordutan ez da kutsaturik zenbatu

Aiurri 2020ko uzt. 24a, 13:06

Atzo, 4.424 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 136 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera, 13 kutsatu zenbatu ziren Araban, 86 Bizkaian eta 35 Gipuzkoan; 2 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 2 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 3 pertsona ZIUn daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!