Erremonteak ez du etenik Galarretan

Aiurri 2020ko abu. 3a, 08:00
Barrenetxea IV eta Urriza

Jardunaldiko partida nagusian Ansa II-Barrenetxea IV. bikoteak 40-30 gainditu zuen Urrizak eta Endikak osaturikoa. Barrenetxeak aldea ezarri zuen, partida bikainean. Endika gainditu zuen, eta, 34-25ean, eserlekutik ikuslegoa altxaraztea lortu zuen tanto ikusgarriarekin.

Kalitate handiko jokaldiak egin zituen atzelari hernaniarrak. Ansa II.ak lagunduta, gipuzkoarrek kontrolpean eraman zuten partida, markagailuan aldea atera zutenetik (13-5). Zortzi, bederatzi, hamar tantoko errenta hori ez zen inoiz arriskuan jarri.

Hurrengo hitzordua Galarretan

Abuztuaren 6an, ostegunarekin, 16:00tan hasita.

Buruz burukoak:

  • Juanenea-Zubiri.
  • Larrañaga-Segurola.

Estelarra:

  • Etxarri-Barrenetxea IV / Urriza-Aizpuru III.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!