Erremontea

Juaneneak garaipen garrantzitsua eskuratu du Larrañagaren aurka

Aiurri 2020ko abu. 9a, 10:43

Juaneneak B txapelketa irabazi eta azken fasera igarotzea lortu du. Partida ezin hobea jokatu du, erakustaldia emanez; Gipuzkoarrak ezin izan du askorik egin nafarra geldiarazteko.

Juaneneak irabazi du hurrengo fasera pasatzeko aukera ematen dion B multzoko txapelketa. Saldiasgo aurrelaria Larrañaga baino askoz hobea izan zen eta 13 tantotan utzi zuen (30-13).
 
Jokoan nafarra gipuzkoarra baino hobea izan zen eta merezimendu osoz pasa zen hurrengo kanporaketara. Hasieratik ihes egin zuen (6-0) eta 12-6koaren ostean zuzenean joan zen 24-7ra, partidua erraz ixteko (30-13).
 
Juaneneak oro har hobekiago aritu zen partidan; 20 tanto egin zituen piloteoan, saketik lau eta hutsegite bakarra egin zuen. Larrañagak sei akats eta 12 tanto egin zituen.
 
Abuztuak 8ko partidak
1. Mirubia-Zubiri 40 Segurola-Aizpuru III 23
2. Juanenea 30  Larrañaga 13
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!