Covid19 | Datuak egunez egun

Villabonan eta Urnietan kutsatu bana zenbatu dira

Aiurri 2020ko abu. 10a, 12:51

Oro har kutsatuen kopuruak nabarmen gora egin duen arren, eskualdean hiru kutsatu soilik zenbatu dira azken bi egunetan. Igandean Villabonan eta Urnietan kutsatu bana zenbatu ziren; eta bakarra Zizurkilen larunbatean.

Atzo, 4.669 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 353 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 64 kutsatu zenbatu dira Araban, 204 Bizkaian eta 75 Gipuzkoan; 10 kutsatu gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 12 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 4 pertsona ZIUn daude.

Araban, hiru foku daude irekita:

  • Aguraingo Kokolo taberna, 142 PCR eginda eta 3 positibo.
  • Kilimanjaro diskoteka, 27 PCR eginda eta positibo bakarra.
  • Xixilu jatetxea, 492 PCR eginda eta 10 positibo.

Bestalde, Donostiako Okendo Kultur Etxean 1431 PCR proba egin dira orain arte. Emaitza 22 positibokoa izan da, gehienak Ramuntxo Berri tabernan sortutako fokuarekin lotutakoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!