Covid19 | Datuak egunez egun

Kutsatu bakarra zenbatu da Urnietan

Aiurri 2020ko abu. 11a, 12:41

Gipuzkoan kutsatuen kopuruak behera egin du arinki; eskualdean kutsatu bakarra zenbatu da.

Atzo, 4.669 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 353 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 64 kutsatu zenbatu dira Araban, 204 Bizkaian eta 75 Gipuzkoan; 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 12 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 4 pertsona ZIUn daude.

Araban, hiru foku daude irekita:

Aguraingo Kokolo taberna, 142 PCR eginda eta 3 positibo.
Kilimanjaro diskoteka, 27 PCR eginda eta positibo bakarra.
Xixilu jatetxea. 492 PCR orain arte, eta 10 positibo.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!