Erremontea

Juaneneak partida ikusgarria jokatu eta garaipen garrantzitsua lortu zuen Ansaren aurka

Aiurri 2020ko abu. 14a, 10:00

Aritz Juaneneak 19-30 irabazi zion Imanol Ansari Kutxabank Torneoko final-laurdenetako ligaxkaren estreinaldian eta finalaurreko ligaxkara igarotzeko aurrerapauso garrantzitsua eman du.

Juaneneak partida guztiak nagusitasunez irabazi ditu. Ansa II.a bezalako aurkari baten aurka maila ezin hobea erakutsi eta "erraz" gailendu zuen aurkaria. Juaneneak argi utzi zuen, gehiago izan zen aurrelarien lehian eta partida bikaina jokatu zuen.

Piloteoan bikain aritu zen. Pilotakada biziak eta oso indartsuak jaurti zituen, punpalasterrak bikain egin zituen, ondo defendatu zuen eta ezker paretarekin ere jokatu zuen piloteoan 20 tanto egiteko. Urnietarra saiatu zen, baina pilotari abiadura eman arren, ez zuen Juanenea menderatzea lortu.

Larunbatean Ansak Goikoetxearen aurka jokatuko du; Goikoetxeak irabaziko balu Juanenearen aurka aukera izango luke, baina Saldiaskoak galduz gero txartel erdia izango du finalaurrekorako.

Abuztuaren 13an jokatu ziren partiden emaitzak
 
1. Urrutia II-Zubiri 40 Zaldua-Larrañaga 36
2. Ansa II 19 Juanenea 30 Kutxabank txapelketa
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!