Covid19 | Datuak egunez egun

Villabonan eta Andoainen sei kutsatu gehiago zenbatu dira

Aiurri 2020ko abu. 14a, 12:51

Villabonan bi kutsatu gehiago zenbatu dira eta Andoainen lau. Gipuzkoan positiboek nabarmen gora egin dute azken egunetan. Gipuzkoan guztira 92 kutsatu zenbatu dira.

Atzo, 6.617 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 510 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 112 kutsatu zenbatu dira Araban, 292 Bizkaian eta 92 Gipuzkoan; 14 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 13 pertsona ZIUn daude.

Behaketen emaitzak

Urdulizko Ospitalean 400 PCR proba egin zituzten atzo, Algortako (Bizkaia) Bikain tabernako bezeroen artean egiten ari diren baheketa dela eta. Gaur, 620 pertsonak hitzordua daukate proba egiteko.

Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec tabernen fokuei dagokienez, 133 eta 152 PCR proba egin dira orain arte, hurrenez hurren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!