Covid19 | Datuak egunez egun

Sei kutsatu gehiago zenbatu dira azken 48 ordutan

Aiurri 2020ko abu. 17a, 13:51

Eskualdean sei kutsatu gehiago zenbatu dira azken 48 ordutan; horietatik bost Andoainen eta bakarra Villabonan. Larunbatean lau positibo zenbatu ziren Andoainen. Gehitu beharra dago, gaurko datuen arabera positibo eman dutenen kopuruak behera egin duela asteburuko datuekin alderatuz gero.

Atzo, 5.625 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 364 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 65 kutsatu zenbatu dira Araban, 204 Bizkaian eta 80 Gipuzkoan; 15 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 19 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 14 pertsona ZIUn daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!