Covid19 | Datuak egunez egun

Bederatzi kasu zenbatu dira azken hiru egunetan

Aiurri 2020ko abu. 24a, 12:44

Urnietan, Villabonan, Asteasun eta Zizurkilen 9 kasu zenbatu dira azken hiru egunetan;  Andoainen, berriz, ez da kutsaturik zenbatu. Nabarmendu beharra dago positiboen kopuruak nabarmen egin duela gora Gipuzkoan.

Atzo, 4.711 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 453 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 43 kasu zenbatu dira Araban, 246 Bizkaian eta 140 Gipuzkoan; 24 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 27 pertsona ZIUn daude.

Positibo kasuak azken hiru egunetan:

  • Urnieta: Ostiralean bakarra.
  • Amasa-Villabona: Larunbatean positibo bakarra eta igandean bi.
  • Asteasu: Igandean bi positibo.
  • Zizurkil: Larunbatean positibo bakarra eta igandean bi.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!