Covid19 | Datuak egunez egun

Sei kasu zenbatu dira Andoainen eta bakarra Asteasun

Aiurri 2020ko abu. 25a, 12:42

Andoainen azken hiru egunetan kasurik egon ez ostean, sei positibo zenbatu dira. Asteasun berriz kasu bakarra zenbatu da Osasun Sailak ahalbidetutako datuen arabera. 

Atzo, 5.669 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 477 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 55 kasu zenbatu dira Araban, 271 Bizkaian eta 132 Gipuzkoan; 19 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 29 pertsona ZIUn daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!