Covid19 | Datuak egunez egun

Hamaika kasu gehiago zenbatu dira eskualdean

Aiurri 2020ko abu. 28a, 12:53

Gipuzkoan atzokoan baino kasu gutxiago hauteman diren arren, asko dira PCR froga bidez positibo eman dutenak. Andoainen bost kasu zenbatu dira, Zizurkilen lau eta Villabonan bi.

Atzo, 9.176 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 764 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 94 kasu gehiago zenbatu dira Araban, 432 Bizkaian eta 225 Gipuzkoan; 13 gehigo Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 54 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 32 pertsona ZIUn daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!