Covid19 | Datuak egunez egun

27 kasu zenbatu dira eskualdean azken hiru egunetan

Aiurri 2020ko abu. 31a, 12:43

Larraulen izan ezik, eskualdeko herri guztietan zenbatu dira kasu berriak. Azken egunetako positiboak oporraldietatik bueltatzen diren herritarrekin lotzen dira. 

Atzo 5.928 proba egin ziren, eta, haietatik, 409positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 41 kasu zenbatu dira Araban, 225 Bizkaian eta 132 Gipuzkoan; 11 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 35 pertsona ZIUn daude. Bestalde, Gasteizko ertzain-etxeko profesionalei egiten ari zaien baheketari dagokionez, atzo 157 PCR proba egin ziren. Orain arte 38 proben emaitzak ezagutu dira, guztiak negatiboak.

Eskualdean azken 72 ordutan jasotako datuak:

Andoain: 2 kasu (ostirala), 2 kasu (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

Urnieta: 4 kasu (ostirala), 5 kasu (larunbata) eta 1 (igandea)

Amasa-Villabona: 1 kasu (ostirala), 4 kasu (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

Asteasu: 1 kasu (ostirala), 2 kasu (larunbata) eta 2 (igandea)

Zizurkil: 1 kasu (ostirala), 1 kasu (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

Aduna: Kasurik ez (ostirala), 1 (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!