Erremontea

Barrenetxea kanporatua izan da 2020ko Kutxabank txapelketatik

Aiurri 2020ko ira. 6a, 10:51

Ostegunean partida oso garrantzitsua jokatu zuten Endikak eta Barrenetxeak; izan ere, hil ala biziko puntuak zeuden jokoan. Azkenean, Endika izan zen garailea eta Barrenetxea, 2019ko txapelduna, kanporatua izan den.

Urrizak ia seguru finalaurrekoetarako txartela lortua du; baina, hurrengo partidan 16 tanto baino gutxiago eginez gero, Juanenea izango litzateke zuzenean finalera igaroko den pelotaria.

Osteguneko partidaren kronika

Pasa den urtean txapeldun geratu zen Endika Barrenetxea Kutxabank Torneoan, baina aurten ia ezinezkoa du hurrengo fasera sailkatzea. Endika Urrutiaren aurka 23-30 galdu zuen ostegunean Galarretan eta punturik gabeko sailkapenean, beste emaitzen zain geratuko da hurrengo fasera igarotzeko aukerak dituen jakiteko. Juanenea eta Endikaren arteko partiduan bietako batek 16an edo tanto gutxiagoan geratu beharko luke eta berak Urriza gainditu bien arteko partiduan. Bai bata eta bestea oso zailak izango dira.

Osteguneko emaitzarekin gainera, Urriza finaletik gertuago dago. Zortzi puntu ditu eta Juanenea eta Endikak lau dituzte. Azken jardunaldian 16an edo tanto gutxiagoan geratu behar du finalera zuzenean ez sartzeko. 

Larunbateko partidaren kronika

Juaneneak garaipena eskuratu zuen Endikaren aurka Kutxabank Torneoko finalerdietako ligaxkako bosgarren partidan (29-30) eta emaitza horrekin biak sailkatu dira finalaurrekorako;  2019ko txapelduna, Barrenetxea IV.a, txapelketatik kanpo geratu da. Gainera, Juaneneak, zortzi punturekin, finalera zuzenean sailkatzeko aukerari eusten dio. Endika, bere aldetik, irailaren 19ko finalaurrekorako sailkatuta dago. Finala hilaren 26an jokatuko da.

Partida parekatua eta ikusgarria izan zen. 17 tanto egin behar zituzten eta agian presio handirik gabeko partida zenez,askotariko jokaldiak egin zituzten.  Hala ere, lehen zatian Endikak eraman zuen partidaren gidaritza. Juaneneak buelta eman zion eta 14na berdindu zuen norgehiagoka. Partida amaierararte oso berdindua egon zen partida, zaletuen gozamenerako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!