Andoain eta Urnieta aldean eskalatzeko txokoak

Xabier Lasa 2020ko ira. 17a, 09:24
Amasolako harkaitza, igotzeko 38 bide irekita daude bertan. Otieta parketik ia bi kilometrora dago, Plazaolako naturbidean barrena.

Leitzaran bailaran zein Adarramendin hainbat horma topa daitezke eskaladan aritzeko aproposak direnak. Nahiz eta normalki eskalatzaile gehiegi ez ikusi horietan, gozamen ederra eskaintzen dute kirol hori praktikatzeko.

Eskaladako zaletu amorratuarentzat paradisuaren parekoak dira paraje horiek, adituek diotenez. Gainera, kirola aparteko ingurumen naturalean egiteko aukera ematen dute guztiek ere, hiri-ingurunean kokatzen diren kirol instalazioek ez bezala.

Leitzarango bailaran hainbat horma topa daitezke, Amasola, Aizkorriko, Errosario, Onddo, Orbara... Guztien artetik Amasola eta Aizkorriko harkaitzak dira ezagunenak eta erabilienak; Foru Aldundiak eta Andoaingo Udalak Gipuzkoako Mendi Federazioarekin eta Eskalada Eskolarekin batera bi hormak eskalatzeko moduan ekipatu zituzten orain urte batzuk.

Geologikoki, konglomeratua eta hareharri gorrixkek osatzen dituzte bi eskalada gune horiek.

Amasolako eskalada eskola

Amasolako harkaitza Otietako parketik 1.800 metrotara dago. Bertan  38 bide irekita daude, eta guztiek bide urratzaileek jarritako izena daramate. Denetariko izenak dauzkate, Otietan ipinitako informazio panelean irakur daitezkeenez: Irailak 27, Aizkora eta Sugea, Aukeran Lelo Bera, Olamian Jai, Kontuk ta Komerik, San Frantziskon Bueltaka, Duntxola, Rotaflexa Garraxika, Dilinda-Lan, Astopixta, Bidetxurra, Lurra ta Askatasuna, Ardi Beltza, Basajaunaren eremuan, Koroaz Kokoteraino, Azken Anarkista, Jatazazta, Antxejunda, Txirripistin, Debajo del Ombligo, Marisorgin...

20 metro ditu motzenak, eta 40 luzeenak. Teknikoki zailtasun edo gradu desberdinetakoak dira; gehienak ekipatuta daude, baina badaude bakar batzuk ekipatu gabe friend eta fisureroekin eskalatzeko moduan. Horixe da Amasolaren bereizgarrietako bat hain zuzen, Gipuzkoan eskalada eskoletan nekez topa baitaitezke ekipatu gabeko bideak.

Aizkorriko eskalada eskola

Aizkorriko eskalada gunea izen bereko gailurraren iparraldeko norabidean kokatzen da, eta Adarramendiari begira dago. Paraje horretara zailagoa egiten da hurbilketa; Baltzun baserritik edo Idoiagako zelaitik gora jo behar da horma horretara iristeko.

Club Vasco de Camping mendi taldeko eskalatzaileek 2006an moldatu eta ekipatu zuten horma.

Berez, bi hormek osatzen dute Aizkorrikoko eskalada eskola: Goi Aldea eta Riglos Txiki (Huescako haitz famatuaren tankerakoa omen delako jarri zioten izen hori). 29 bide daude irekita bi horma horietan, zailtasun eta luzera desberdinetakoak (sei metrotik hasi eta berrogei metro bitartekoak). Hona zenbaitzuen izenak: Mis Primeros Pasos, Bagoaz Ikasiz, Precipitaciones Debiles, Vivito y Colgando, Bizi eta Utzi Bizitzen, Basandrea, Perdonen Que No Me Levante, Txika Dura Txiko Fazil, Territorio Komantxe, Kaixo Bikote, Orkonpon, Te Veo Torpe, Tripakomina, Los Penitentes...

Xehetasun gehiago jakite aldera, jo daiteke Gipuzkoako eskaladako hormen inguruko informazioa biltzen duen mendiaetaeskalada.blogspot.com internet gunean.

Adarran eskalatzeko hormak

Adarramendi inguruan ere gozatu liteke eskalada praktikatuz. Tontorraren ondoan dauden harkaitzetan, hain zuzen: Adarraitz eta Eguzkitza.

Adarraitzen, hamaika bideetan barrena igo daiteke eskalatzailea: Karramarro bidea, 2KT, Karls eta Berg, Ziklogenesi Leherkorra, Biamai, Adarraitz, Romanesku, Keler18, Via Rectal, Iltze ala Hil eta Txikipark. Karramarro bidea luzeena da, eta Via Ferrata gisa prestatuta dago, hots, hainbat materialez prestatutako bidea dela zaildu gabeko eskalatzaile edo mendizaleak gune arriskutsuak segurtasunez igaro ditzan; disipadorea, kaskoa eta rapelatzeko soka behar da Via Ferrata horretan zehar ibiltzeko.

Eguzkitzako horman, berriz, Eguzkitza espoloia eta Nahiara izeneko bi bide daude irekita.

Bestalde, badago jendea hiru tirolina (15 metroko motza, 490 metroko ertaina eta 60 metroko luzea) eta Slacline primitiboa (soka baten gainean oreka lantzeko kirola) prestatu izan dituena Adarramendiko paraje horretan. Horretarako, sokaren mutur bat tontorrera lotu behar da, eta beste muturra pare-parean dauden harkaitzetara.

Ketxus Miron eskalatzailea gogoan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!