Kultur ekintzaz blaitutako asteburua

Aiurri 2020ko ira. 18a, 11:01

Kultur ekintzaz beteta dator irailaren 18tik 20rako asteburua Beterri-Aiztondo bailaran. Margolanen erakusketa, bertso saioa, musika nahiz dantza emanaldiak, txangoak, antzerkia, ikuskizuna... Bada non aukeratu. On egin!

IRAILAK 18, OSTIRALA

Amasa-Villabona

  • Seve Iglesias margolariaren azken margolanen erakusketaren irekiera. Gureako erakusgelan, 18:30ean.

Zizurkil

  • Bat-bateko bertso saioa

Iraila kulturalaren baitan antolatu du jai batzordeak bertso saioa Zizurkilen. Bertsolariak: Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

Oharrak: Sarrera doakoa da, baina gonbidapenekin. Gonbidapenak Udal bulegoetan jaso behar dira betiko ordutegian. Pertsona bakoitzak gehienez ere lau gonbidapen jaso ditzake ekitaldi bakoitzeko. Ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago agertu behar da sarrera ziurtatzeko. Gonbidapenean 71 zenbakitik gora dutenek, eguraldi onarekin soilik erabili ahalko dituzte sarrerak. Joxe Arregi plazan, 19:30ean.

Urnieta

  • Almanaka

“Almanaka” izena du Egape dantza taldearen ikuskizun berrienak, eta lagin modukoa ikusteko aukera izango da San Juan plazan. San Juan plazan, 20:00etan.

Andoain

  • Anariren kontzertua

Anari musika taldeak 'Epilogo bat' diskoko kantuak eskainiko ditu. 80 minutuko iraupena edukiko du. Sarrera doakoa da, eta gonbidapen gutxi batzuk geratzen dira. Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da. Ondarreta ikastetxeko patioan, 22:00etan.

IRAILAK 19, LARUNBATA

Urnieta

  • Mulisko gainera irteera

Dolmenak, cromlechak, zilegimendiak, saroiak, zuhaitz lepatuak, leku-izenak... Mulisko gaineko multzo megalitikoa bisitatzeko aukera, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Besabitik abiatuta, 10:00etan.

Zizurkil

  • Halterofilia txapelketa

Sailkapen fase ofiziala. Gonbidapenak Udal bulegoetan eskuragarri. Intxaur pilotalekuan, egun guztian zehar.

  • Bingo musikatua

Gazteentzako eta helduentzako bingo musikatua antolatu du Zizurkilgo festa batzordeak. Eserlekuak arduradunek finkatuko dituzte izen-ematearen arabera. Kuadrilla bakoitzeko gehienez hamar lagunek eman ahalko dute izena. Saio bakarra jokatuko da. Joxe Arregi plazan, 19:30ean.

IRAILAK 20, IGANDEA

Amasa-Villabona

  • Basoa dantza ikuskizuna

'Dantzaz konpainiak 'Basoa' izeneko ikuskizuna eskainiko du. Sarrera doakoa da, eta ez da gonbidapenik behar. Koreografia: Josu Mujika. Musika: Iñaki Salvador. Testua: Xabier Sukia. Erreboteko plazan, 13:00etan.

  • La mudanza antzezlana

Perigallo Teatroaren eskutik, 'La mudanza' antzezlana ikusteko aukera izango da gaztelaniaz. Aktoreak: Celia Nadal eta Javier Manzanera. Zuzendaria: João Mota.

Sarrera: 8 euro aldez aurretik Amasa kafetegian edo Basajaun liburu-dendan, eta 10 euro leihatilan. Gurea antzokian, 19:30ean

Andoain

  • 'Babo Royal' ikuskizuna haurrentzat

Ganso & Cia konpainiak 'Babo Royal´ ikuskizuna eskainiko du lau urtetik gorako haurrentzat. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena jasotzeko Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da.

Sinopsia: 50m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Fisikoki edo sinbolikoki, guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da.  BABO ROYAL jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden. Ondarreta ikastetxeko patioan, 18:30ean.

Zizurkil

  • 'Ikusi arte' herriko artisten emanaldia

Herriko zenbait artista elkartu eta herriarentzako 'Ikusi arte' emanaldia sortu dute. Hodei Arrastoa da zuzendaria eta aldamenean edukiko ditu Maria Altuna, Zigor Lampre - Dz, Unai Mendizabal eta Janire San Sebastian.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak behar dira. Agortuta daude dagoeneko. Elbarrenako elizan, 20:15ean.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!