Sarek larunbateko ekitaldian aldaketak iragarri ditu, eguraldia dela medio

Aiurri 2020ko urr. 1a, 14:56

Oso eguraldi txarra iragarrita dagoenez, mendietara igotzeko ekitaldia datorren urteko maiatzera atzeratu dute. Larunbatean herriko plazetan taldeko argazkiak ateratzeko deialdia egin berri dute.

Presoen eskubideen aldeko irteerak antolatu zituen SAREk, Euskal Herrian barrena. Andoaindarrei Onddo eta Zaburura igotzeko dei egin zieten. Bekoplazatik abiatzekoak ziren, 09:00tan. Urnietarrak aldiz Besabin deitu zituzten, 09:30ean Onddira igotzeko. Eguraldia dela medio berta behera geratu dira ekitaldi horiek. Horren ordez taldeko argazkiak egiteko deialdia luzatu dute.

Urnieta

12:00etan, *San Juan plazan bildu eta urriaren 24an euskal presoen etxeratzea eskatzeko Donostian egingo den manifestaziora deitzeko argazkia ateratzea proposatu dute. 

Andoain 

Zumea plazan egingo da SAREk antolatutako argazki herrikoia, eguerdiko 12:30etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!