Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak bertan behera utzi ditu lehiaketa ofizial guztiak

Aiurri 2020ko urr. 27a, 16:29

Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren harira hartu du erabakia Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak; Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari eta Enrique Abril Errebote Txapelketari ere eragingo die neurriak. Eusko Jaurlaritzak baimena eman bezain pronto berrekingo zaie lehiaketei

“Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola. Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere maskara erabilita, bai eta lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak ere.

Talde federatuen edo eskolakoen kirol-entrenamenduak baimenduta daude, seiko taldeetan.

Eten egiten da profesionala edo erdi-profesionala ez den talde federatuen lehiaketa, bai eta 2007. urtean eta hurrengoetan jaiotako ikasleek parte hartzen duten eskola-kiroleko lehiaketak ere, hau da, eskola-orduetatik kanpo eta eskolatze-aldian (16 urtera arte) ikastetxeetan, kirol-instalazio publikoetan edo pribatuetan (kirol-klubetan, esaterako) egiten diren kirol-jarduera antolatuak.”

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!