#BertsoVid19

Aiurriren BertsoVid19 ekimena TOKIKOM sarietako finalisten artean

Aiurri 2020ko urr. 27a, 17:52

Aiurrik lan ederra egin du konfinamenduak iraun duen bitartean komunitatea dinamizatzeko eta, ikus-entzunezko produktu gisa dituen mugen gainetik, txalotzekoa da formatua asmatzeko bizi eta azkar ibili izana, eta oso baliabide gutxirekin parte-hartze eta dinamika handia lortu izana. 

BertsoVid19 katea Euskal Herri guztian zehar zabaldu zen egun gutxitan, eta ehundaka bideo jaso genituen, bertsolarien, jende ezagunaren eta herritarren aldetik. Horrez gain, itsasoz bestaldera ere iritsi zen katea, muga guztiaz hautsiz. Gauzak horrela euskara eta bertsolaritza sustatzea helburu zuen ekimena 2020ko TOKIKOM sarietako finalisten artean egonen da. 

Bozkatzeko esteka

https://tokikom.eus/sariak/2020/finalistak/ 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!