Covid19 | Datuak egunez egun

33 kasu gehiago zenbatu dira eskualdean, horietatik 13 Urnietan eta 11 Andoainen

Aiurri 2020ko urr. 28a, 12:37

Positiboek goruntz egin dute berriro ere. Atzo Andoainen eta Urnietan kasu gutxiago zenbatu ziren arren, gaurkoan bi herrien artean 24 positibo hauteman dira. Horrez gain, Amasa-Villabonoan 5 kasu zenbatu dira, Zizurkilen 3 eta bakarrak Asteasun.

Atzo, 15.509 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.164 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 143 kasu zenbatu dira Araban, 500 Bizkaian eta 511 Gipuzkoan; 10 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 75 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urriaren 19tik 25era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 45 hildako egon direla.

PCR POSITIBO BERRIAK URRIAK 26- AZAROAK 1

HERRIA

URR 26 URR 27 URR 28 URR 29 URR 30 URR 31 AZAR 1

ANDOAIN

3 10          

URNIETA

3 13          

ZIZURKIL

3 3          

VILLABONA

1 5          

ASTEASU

0 1          

ADUNA

0 0          

GIPUZKOA

413 511        

 

PCR POSITIBO BERRIAK URRIA 19-25

HERRIA

URR 19 URR 20 URR 21 URR 22 URR 23 URR 24 URR 25

ANDOAIN

1 5 10 8 5 10 6

URNIETA

14 12 15 18 21 16 11

ZIZURKIL

4 4 1 2 1 2 0

VILLABONA

0 6 2 3 6 3 1

ASTEASU

0 1 1 5 6 0 2

ADUNA

0

0 0 1 0 0 0

GIPUZKOA

304 377 503 545    
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!