Covid19 | Datuak egunez egun

Ostalaritza sektorea udaberriko amesgaiztoa biziberritzen ari da

Jon Ander Ubeda 2020ko aza. 6a, 11:11

Beterri-Buruntzako garapen agentziaren esku dauden datuen arabera, martxotik hona eskualdean ostalaritza sektoreko 1.332 lagun egon dira ERTEan. Eta merkataritza sektorean 1.124 pertsona gehiago. Taberna eta jatetxeen itxierak kinka larrian utziko ditu negozio asko, eta soka berean langile ugari.

Ostalarientzat kolpe handia izan zen mugikortasunari lotutako murrizketak ezartzea. Eta azaro osorako itxierak kinka larrian utziko ditu negozio asko.

Merkatarien kasuan egoera ez da asko aldatzen, baina badira zehaztu beharreko ñabardurak. Izan ere oinarrizko elikagaiei loturiko merkatalguneentzat egoera ez da hain larria izan. Oso larria izan da, aldiz, pandemia garaian funtsezkotzat hartu ez ziren gainerako merkatarientzat.

Aste honetako Aiurri astekarian krisiak langileengan eta enpresengan izan duen eragin latzari buruzko erreportajea irakur daiteke. Aipamena egiten zaie ostalariei eta merkatariei ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!