Covid19 | Datuak egunez egun

“Osakidetzatik denari erantzun beharrak eraman ditu euskal erakundeak neurri gogorrak hartzera”

Aiurri 2020ko aza. 11a, 10:49

Osakidetza datorrenari erantzuteko prest dagoela adierazi zuen Bingen Zupiriak, atzokoan. Gogoeta egin zuen: “Kutsatuen mailak ez du atsedenik ematen. Horrek ekarriko du 10-15 egunetan ospitalera joango den kopurua handitzea. Eta horietatik %10-15k UCI-ZIUn artatzeko beharra izango dute”.

“Osakidetzatik denari erantzun beharrak eraman ditu euskal erakundeak neurri gogorak hartzera: Mugikortasnari dagokionez, bizikidetzri dagokionez, ostalaritzaren funtzionamenduari dagokionez... garrantzia berezia du Osakidetzak bere ahalegina egiten jarraituz. Eta behar beharrezkoa da gutariko bakoitzak mugikortasuna ahalik eta gehien mugatu behar dugula”.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!