Ixa websail bertikala nazioarteko jaialdietan hautatua izan da

Aiurri 2020ko aza. 19a, 10:31

ZUT eta TTAP aplikazioetan estreinatu eta gero IXAren ibilbideak aurrera egin du websail jaialdietan parte hartuz. Urriaren 23an Bilbon ospatu zen SeriesLand festibalean euskal websail onenaren saria eman zioten. Sariaz gain, beste hainbat jaialdietarako izendapenak jaso ditu IXAk, besteak beste, Carballo InterPlay (Galizia), Euskal Zine Bilera, Die Seriale (Alemania), Asia Web Awards (Asia) y Realist Web Fest (Errusia).

Berri onak ospatzeko, 'Bertikaletik mundura' izeneko kanpaina sortu dute instagramean (@ixa.serieaplikazioa). Izendapen internaziolekin batera eta ikusle guztiek ulertu ahal izateko helburuarekin, atalak azpitituluekin egongo dira ikusgai aipatutako sare sozialean. Hasiera batean gazteleraz baino ez dira agertuko, baina, jaialdi internazionalen datak gerturatu ahala, hizkuntza gehiago gehituko dituzte. Azaroaren 17tik aurrera kaleratuko dituzte 6 atalak, banan-banan.

IXA, mugikorrentzat esklusiboki sortutako lehenengo websaila da. Formatu bertikalean grabatuta dago bere osotasunean. Euskaraz eta gazteei zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak aurrera atera ahal direla erakutsi nahian ekoiztu da saila. Hainbat gai jorratzen ditu IXAk, baina denbora da atalen amua.

Lehenengo denboraldia 6 ataletaz osatuta dago. Bakoitza “ez-leku” ezberdin batean garatzen da. Ez-lekuak espazio unibertsalak dira, atenporalak, horietan pertsonak zenbakietan bihurtzen dira eta nortasuna galtzen dute. Horregatik, atal bakoitza denbora pertzepzio ezberdin batetik azalduta dago, leku bakoitzean denborak ezberdin aurrera egiten duelako.

[Ixa websaileko kapituluak ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!