Covid19 | Datuak egunez egun

Azaroaren 6an hartutako neurriek bere horretan jarraituko dute

Aiurri 2020ko aza. 20a, 09:34

LABIk birusa kontrolatzeko neurri murriztaileak ezarri zituela bi aste betetzen dira gaur. Mugikortasunari eta gizarte harremanak murrizteari lotutako neurriak ziren, nagusiki.

Jaurlaritzak ohar bidez zabaldu duenez, “indarrean jarraituko du Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eta pertsona bakoitzak bizilekua duen udal-ingurunean pertsonak sartzeko eta irteteko mugak; gaueko ordutegian 22:00etan zirkulatzeko mugak; jarduera sozioekonomikoak 21:00etan mugatzeak edo ostalaritza-establezimenduak ixteak, besteak beste”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!