Euskaraldia

Euskararen gaineko solasaldiak antolatu ditu Euskaraldiak

Alba Cabrera 2020ko aza. 22a, 09:00

Euskararen gainean gogoeta egiteko mahai-inguruak antolatu ditu Euskaraldiak Kutxa-fundazioarekin batera. Hizkuntza-ohiturak eta euskararen erabilera dira Euskaraldiaren lehengai nagusiak eta horiexek dira solasaldietan aztertuko diren gaiak, hiru eremu zehatzetan: gazteengan, musikan eta arlo sozioekonomikoan. Lehen geldialdia, bihar izango da: “Hizkuntza-hautua sare sozialen garaian”.  

Gaizka Izagirre, Gaztezuloko zuzendaria, izango da lehen solasaldiaren moderatzailea, eta hiru hitzakide izango dira harekin: Aiora Mujika youtuberra, Iruñe Astitz diziplina anitzeko artista eta Alex Padilla Gazteako Sare Sozialen Arduraduna. Euskarak sare sozialen erabileran duen lekuaz mintzatuko dira aipatutako hiru kideak. 

Solasaldi guztiak Kutxa Kultur Plazan izango dira, 19:00etatik aurrera. Solasaldiak bertatik bertara jarraitzeko aukera izango da. Aretoaren aforoa mugatua dago eta izena eman beharra dago aurrez euskaraldia.eus/solasguneak orrialdean. Gainera, EiTB.eus-ek solasaldiak streaming bidez eskainiko ditu internetez jarraitu ahal izateko. Eitb.eus atarian eta Euskaraldiaren webgunean egongo dira ikusgai mahai-inguruak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!