Covid19 | Datuak egunez egun

Azken hiru egunetan 28 kasu zenbatu diren arren, kutsatzeek behera egin dute nabarmen

Aiurri 2020ko aza. 23a, 12:38

Eskualdean 28 kasu zenbatu dira, horietatik 15 Andoainen. Hala ere, oro har, egoera hobetzen ari dela ikus daiteke datuetan. Izan ere, Amasa-Villabona eta Andoain 1000ko langatik jaitsi dira, eta Urnietan azken hilabeteetako datu hoberenak jaso dira. Goiz da ondorioak ateratzen hasteko, baina egunez egun datuen hobekuntza sumatu daiteke. 

Atzo, 7.290 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 499 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 50 kasu zenbatu dira Araban, 243 Bizkaian eta 202 Gipuzkoan; 4 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 141 pertsona ZIUn daude.

Grafikoan ikus daitekeenez, oraindik EAE mailan kasu ugari antzeman diren arren, tendentzia beherakoa da eta, azken egunetan, positiboak jaitsiera nabarmena eduki dute.

Kutsatze kasuak azaroaren 16tik 22era:

HERRIA

AZAR 16 AZAR 17 AZAR 18 AZAR 19 AZAR 20 AZAR 21 AZAR 22

ANDOAIN

13 7 20 5 9 3 3

URNIETA

0 1 2 5 0 1 2

ZIZURKIL

1 0 1 3 0 3 0

VILLABONA

8 1 6 2 1 3 0

ASTEASU

0 0 1 1 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 1 0 0 2 0

GIPUZKOA

411 459 478 407 369 299

 

Kutsatze kasuak azaroaren 9tik 15era:

HERRIA

AZAR 9 AZAR 10 AZAR 11 AZAR 12 AZAR 13 AZAR 14 AZAR 15

ANDOAIN

7 16 9 16 11 11 1

URNIETA

1 1 2 2 0 1 0

ZIZURKIL

2 7 2 2 4 5 3

VILLABONA

6 3 3 4 2 9 2

ASTEASU

2 1 1 1 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 1 2 0 2 0 0

GIPUZKOA

552 569 601 619 528 445
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!