Covid19 | Datuak egunez egun

Oinarrizko birsorkuntza tasan duela bi aste hasitako jaitsiera nabarmena antzematen da

Aiurri 2020ko aza. 23a, 15:34

Oinarrizko birsorkuntza tasa beheruntz doa, eta egun hauetan ekainaren erdialdeko tasara iritsi dela ikus daiteke grafikoan. Datu hau oso adierazgarria da, zaintzea merezi duena. Izan ere, tasa 1 zenbaki azpitik geroz eta gehiago urruntzen bada birusak zabalkunderako askoz bide murritzagoa duela esan nahi du.

 

Azken hamabost egunetako grafikoa eta datuak eskutan, beherunzko joera etengabea da.

Ekainaren 18an birsorkuntza tasa 0,90ekoa zen. Lau hilabete eta gero uda hasierako datu horietara itzuli gara. Gaurko egunean Euskadiko birsorkuntza tasa 0,80koa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!