Covid19 | Datuak egunez egun

“Geroz eta ingreso gutxiago dago COVID-19aren eraginez”

Aiurri 2020ko aza. 24a, 07:22

Ospitaleetan egoera aldatzen ari dela aitortu du Ignacio Garitano Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak. Atzo emandako prentsaurrekoan adierazi zuenez, UCI-ZIUko ohe guztien %44a koronabirusak jotako pazienteekin beteta dago.

Aurreko asteetan baino hobeto gaudela adierazi zuen: “Birusaren transmisioa oso altua da oraindik, kutsatze kopurua handia da. Baina egia da beheranzko tendentzia mantetzen ari dela. Aurreko asteetan baino hobeto gaude, eta are hobeto egongo gara prebentzio neurriak betetzen jarraitzen badugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!