Covid19 | Datuak egunez egun

Azken asteetako positibo tasa baxuena zenbatu da eskualdean

Aiurri 2020ko aza. 24a, 12:30

Eskualdeko datuak hobetzen ari direla ikus daiteke, izan ere, lau kasu soilik zenbatu dira; horietatik 2 Andoainen, eta bana Zizurkil eta Urnietan. Hala ere, nabarmendu beharra dago, egoera delikatua dela.

Atzo, 9.676 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 610 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 87 kasu zenbatu dira Araban, 285 Bizkaian eta 235 Gipuzkoan; 3 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 58 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 140 pertsona ZIUn daude.

Garapena herriz herri

  • Amasa-Villabonan bi egunez jarraian kasu positiborik gabe jarraitzen dute. 
  • Asteasun kasurik ez da eman, eta aste osoan 0 eta 1 artean dabiltza.
  • Zizurkilgoa Asteasuren antzeko egoera da, baina intzidentzia handiagoa da.
  • Andoainen hirugarren egunez jarraian kasu positibo gutxi agertzen ari dira. Atzokoan 2, eta aurreko egunetan bina kasu. Aspaldiko joera apalena da.
  • Urnietan bigarren egunez jarraian 300 azpitik dago intzidentzia tasa mugatua. Aurreko asteekin alderatuta, egoera oso bestelakoa da.

Oinarrizko birsorkuntza tasa

1 azpitik dago, eta hori seinale ona da. Jaitsiera etengabekoa izan bada ere azken hiru egunetan 0,80ko tasatik ez da mugitzen.

Ospitaleratuta daudenen kopurua

Azaroaren 15ean 516 lagun zeuden Osakidetzako sarean ospitaleratuta. Zortzi egun beranduago kopurua nabarmen jaitsi da, 417raino. Ia ehun lagun gutxiago dira. %20ko jaitsiera, astebetean.

UCI-ZIUn daudenen kopurua apalagoa da, baina oraindik ere 140 lagun daude egoera zailean.

 

Kutsatze kasuak azaroaren 23tik 29era:

HERRIA

AZAR 23 AZAR 24 AZAR 25 AZAR 26 AZAR 27 AZAR 28 AZAR 29

ANDOAIN

2            

URNIETA

1            

ZIZURKIL

1            

VILLABONA

0            

ASTEASU

0            

ADUNA

0            

LARRAUL

0            

GIPUZKOA

235          

HERRIA

AZAR 16 AZAR 17 AZAR 18 AZAR 19 AZAR 20 AZAR 21 AZAR 22

ANDOAIN

13 7 20 5 9 3 3

URNIETA

0 1 2 5 0 1 2

ZIZURKIL

1 0 1 3 0 3 0

VILLABONA

8 1 6 2 1 3 0

ASTEASU

0 0 1 1 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 1 0 0 2 0

GIPUZKOA

411 459 478 407 369 299
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!