Covid19 | Datuak egunez egun

11 kasu zenbatu dira eskualdean, horietatik 8 Andoainen

Aiurri 2020ko aza. 26a, 12:41

8 kasu zenbatu dira Andoainen, 2 Amasa-Villabonan eta bakarra Urnietan. Andoainen 17 positibo antzeman dira 2 egunetan, baina intzidentzia tasak beheruntz jarraitzen du. Oro har, eskualdean egoera hobetzen eta egonkortzen ari dela dirudi.

Atzo, 10.881 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 666 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 110 kasu zenbatu dira Araban, 258 Bizkaian eta 288 Gipuzkoan; 10 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 134 pertsona ZIUn daude. Atzokoarekin alderatuta, 8 lagun gutxiago daude UCI-ZIUn.

Oinarrizko birsorkuntza tasak ere beherunzko joerari eusten dio, eta Euskadin osoan Gipuzkoan da une honetan apalena. Euskadikoa 0,77koa da, eta Gipuzkoakoa 0,76koa.

Kutsatze kasuak azaroaren 23tik 29era:

HERRIA

AZAR 23 AZAR 24 AZAR 25 AZAR 26 AZAR 27 AZAR 28 AZAR 29

ANDOAIN

2 9 8        

URNIETA

1 2 1        

ZIZURKIL

1 2 0        

VILLABONA

0 0 2        

ASTEASU

0 0 0        

ADUNA

0 0 0        

LARRAUL

0 0 0        

GIPUZKOA

235 275 288      

HERRIA

AZAR 16 AZAR 17 AZAR 18 AZAR 19 AZAR 20 AZAR 21 AZAR 22

ANDOAIN

13 7 20 5 9 3 3

URNIETA

0 1 2 5 0 1 2

ZIZURKIL

1 0 1 3 0 3 0

VILLABONA

8 1 6 2 1 3 0

ASTEASU

0 0 1 1 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 1 0 0 2 0

GIPUZKOA

411 459 478 407 369 299
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!