Gabonak 2020

Larunbatean tenperatura are gehiago jaitsiko da

Andoni Urbistondo 2020ko abe. 31a, 09:07
©Jonathan Lopez

Larunbatean tenperatura are gehiago jaitsiko da, eta giro oso hotza eta ezatsegina nagusituko da. Zaparradak botako ditu, kantauri isurialdean ekaitzak ere jo dezake, eta elurra maila baxuetan egingo du; 200-400 m-tik gora zurituko du. 

Abenduak 31, osteguna | AURRIKUSPENA:

Mendebaldean elur-maila altuago egongo da, baina Iparralde barnealdeko eta Nafarroa iparraldeko edozein txokotan elurra egin dezake. Ez da baztertzen kostaldetik gertu ere, ekialdean, elur-maluta batzuk ikustea

Abenduak 30, asteazkena | AURRIKUSPENA:

2020 / 2021 urte aldaketa gaizto samarra izanen da meteorologia kontuetan. Gaiztoa errepideetan hara eta hona ibili behar duen langilearentzat, baina gozoa elur zalea denarentzat: euria goian-behean, hotza, eta agian elurra ere bai. Opariak ekartzen dituen Olentzero eta Errege Magoak baino kapritxosoagoa izan ohi da elurra, eta ezin ziurtatu erabat Andoain eta Urnietako kale bazterrak zurituko direnik. Zurituko ez direnik ere ez, ordea. Azken urtetan negu betean gutxitan ikusitako konfigurazioa ematen ari da eguraldi mapetan: Atlantiko Itsasoko borraskei gurera etortzen uzten ez dien Antizikloi erraldoia, Islandian hasi eta Azore uharteetaraino, eta hark dakarren Europako ipar haize hotza gure txokoraino bizi-bizi. 

Hotza egingo du, ziur. Eta euria ere bai. Elurrari dagokionez, gaurko aurreikuspenak dio ostiral gauean etor litezkeela lehen elur zaparradak Andoain eta Urnietara, eta panorama ikaragarri aldatzen ez bada, igandetik aurrera etorriko dela bigarren erasoaldi hori. Itxuraz, bigarren erasoaldi horretan tenperaturak hotzagoak izango dira 500 eta 850 hektopaskaletako neurgailuetan, elur kota kalkulatzeko erabiltzen diren neurgailuak (5.500 metrora lehena, 1.500 metrora bigarrena).

Ziurra dena Adarramendin lodi zurituko duela hurrengo egunetan. Gaur eta bihar goizean samurtuko du apur bat, baina bihar iluntzetik aurrera elur kota 500 metrotik behera egongo da lauzpabost egunez, gutxienez. Etzi, urteko lehen egunean Adarramendira igo nahi duzuenok ondo jantzi. Elurra izango da zoruan, eta elur prezipitazioa. Sentsazio termikoa ere beldurtzeko modukoa izango da: -6 eta -7 artean.

Urteko lehen egunean Adarramendira igo nahi duzuenok ondo jantzi. Elurra izango da zoruan, eta elur prezipitazioa. Sentsazio termikoa ere beldurtzeko modukoa izango da: -6 eta -7 artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!