Aiztondoko, Urnietako eta Andoaingo albisteak jasotzeko Telegram kanaletara batu zaitez

Aiurri 2021ko urr. 5a, 13:16

Konfinamendu garaian Aiurrik Andoaingo albisteak eta argazkiak zabaltzeko Telegram kanala sortu zuen. Jada 78 jarraitzaile ditu eta jendearen harrera ona ikusita, beste herrietan metodo berdina erabiltzea erabaki du. 

Jada hiru Telegram kanal sortu ditugu, Andoaingoa, Urnietakoa eta Aiztondokoa.  Unean uneko albisteak, argazkiak eta bideoak jaso ahal izateko sartu ondorengo Telegram kanaletan:

Andoain: https://t.me/aiurri

Aiztondo: https://t.me/AiurriAiztondo 

Urnieta: https://t.me/AiurriUrnieta  

Telegram kanaletan sartzeko, estekan sakatu eta "Unirme" edo baturi eman. Honela, albisteak eta argazkiak mezu bezala iritsiko zaizkizu mugikorrera. Une oro, herriko eta inguruko egoeraren gainean adi egoteko.

Zer da Telegram eta nola sartu zaitezke kanalean?

Telegram WhatsApp-a bezalaxe mezularita aplikazio bat da; ezberdintasun nagusia, pribatutasun handiagoa duela eta kanalak sortzeko aukera ematen duela da. Aukera handiak eskaintzen dituen APPa da Telegram, beraz, unean uneko informazioa helarazteko kanalak sortu ditu Aiurrik:

  1. Play Store delakoan Telegram aplikazioa jaitsi.
  2. Zeure telefono zenbakia jarri eta APPa aktibatuko da.
  3. Bilatzailean Aiurri Andoain, Aiurri Aiztondo edo Aiurri Urnieta jarri.
  4. Taldean sartu eta batu (Unirme) sakatu.
  5. Taldean sartuko zara! Mezu gisa eguneko albiste garrantzitsuenak jasoko dituzu
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!