Covid19 | Datuak egunez egun

Positibotasun tasa goruntz doa, astez aste

Aiurri 2021ko urt. 16a, 16:13
Txertoa iritsi den arren, positibotasun tasa oso handia da.

Osakidetzak emandako datuen arabera, larunbatetik larunbatera ia 200 kasu positibo gehiago antzeman dira. Positibotasun tasak goruntz egiten darrai, eta igoera bereziki Bizkaian ematen ari da.

Datuak kezkaz irakur daitezke, proba kopurua igota positibotasun tasa ere igotzen ari delako.

  • Urtarrilak 16: 11.255 proba / 835 positibo / %7,4  / Gipuzkoan 228
  • Urtarrilak 9: 9.504 proba / 658 positibo / %6,9 / Gipuzkoan 203
  • Urtarrilak 2: 4.139 proba / 302 positibo / %7,3 / Gipuzkoan 95

Biharko eta asteleheneko boletinetan antzeko joera erakutsiz gero, intzidentzia tasa metatuak goruntz jarraituko du eta Gipuzkoan udalerri bat baino gehiago eremu gorrian sartuko da. Andoain eta Amasa-Villabona eremu gorrian daude, eta udalerri askoren artean lehenengoak izan daitezke. Eta ez azkenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!