Zein da zure iritzia?

Eskola-Kirola bertan behera

Aiurri 2021ko urt. 21a, 18:14

Ikasturtearen hasieratik, Eskola-Kirola martxan jartzeko asmoa argia zen. Baina atzerapen ezberdinak izan ditu, eta gaur egun eremu gorriko udalerrietan bertan behera uztea erabaki da. Nahiz eta hasieratik Eskola-Kirolan osasun-segurtasun protokoloak jarraitzeko konpromisoa argia izan.

Esaterako, taldeak gelaka antolatzea, “talde egonkor edo burbuilak errespetatuz”. Burbuilak mantenduz gero, zergatik ez martxan jarri? Zein da zure iritzia?

Neurri osagarri gehiago adostu ziren, hala nola, musukoa derrigorrezkoa izatea eta aldagelak erabiltzeko ezintasuna. Ikasturtea aurrera doa eta astean behin egitekoa zen Eskola-Kirola jarduera ez da martxan jarri oraindik.

Zein da zure iritzia?

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!