Euskal Herriko hainbat herritan ekitaldiak egingo ditu AEK-k, Korrikak amaitu behar zuen egunean

Aiurri 2021ko ots. 1a, 12:42
Korrika Bilbon, 2019an.

Korrikaren 22. edizioa behar zuen aurtengoak. Hala ere, hamaika hitzordu legez, oso bestelakoa izango da askotariko euskaltzaleak batzen dituen jaialdia. 

Gauzak horrela, AEK-k zenbait ekitaldi antolatuko ditu Euskal Herriko hainbat txokotan martxoaren 28an, alegia, Korrika ekitaldiak amaitu behar zuen egunean. Ekitaldi "xumeak" izango direla ohartarazi du AEK-k, "unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak" Adierazi dute aurki jakinaraziko dituztela xehetasun gehiago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!