Egunean Behin 2024

400 partaidetik gora Egunean Behin lehiaketako "Aiurri" taldean

Aiurri 2021ko ots. 2a, 15:04

401 lagun parte hartzen ari dira "Egunean behin" lehiaketaren denboraldi berrian. Atzo hasi zen, eta gehientsuenek jakingo dutenez, lehiaketak iraun bitartean sagardo kaxa bana zozkatuko da.

Aiurrik bat egin nahi du pandemia bigarren urtez pairatzen ari den sektorearekin. Lehen astean Mizpiradiko sagardoa zozkatuko da, eta hurrengo asteetan eskualdeko ekoizle berrien txanda iritsiko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!