Egunean Behin 2024

"Spiteri" erabiltzailea izan da Egunean Behin lehiaketako lehen asteko onena

Aiurri 2021ko ots. 8a, 11:37

Egunean Behin lehiaketa ezagunaren lehen astea igaro da. Lehiari begira jarrita, Aiurri taldeko lehen asteko onena "Spiteri" izan da. Aiurriko taldean, bestalde, lehen asteko zozketaren irabazlea "Txurruskita" erabiltzailea izan da. Mizpiradiko sagardoa eskuratuko du, horrela.

"Txurruskita" erabiltzaileari Aiurrirekin harremanetan jartzeko eskaera luzatu nahi diogu, saria jaso dezan. Asteko partida guztietan parte hartu du, eta frogatu behar dugu eskualdekoa dela. Irabazleak andoain@aiurri.eus e-postara idatzi behar du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!