Euskaltel Espainiako Vueltan izango da

Aiurri 2021ko ots. 16a, 11:55
Almerian izan dira berriki. Tartean Mikel Alonso urnietarra.

Deia egunkariak azaldu duenez, Euskaltel Euskadi taldea aurtengo Espainiako Vueltan izango da. Antolatzaileek parte hartzeko gonbitea eman diete, eta gauzak horrela Mikel Iturria eta Mikel Alonso urnietarren taldea itzuli handian izango da. Iturriak garaipen ikusgarria lortu zuen 2019an, Murias Euskadirekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!