Federatu mailako kirol-jardueren abiatze berria

Mikel Arberas 2021ko ots. 18a, 11:10

Azken asteetan zer esan handia eman du kirol munduak. Izan ere, neurrien gaineko nahasmena handia izan da. Hala ere, egoera epidemiologikoaren hobetzeak, kirol federatuko jarduerak berrekitea bultzatu du.

Azken asteetan zer esan handia eman du kirolaren gainerako neurriek. Izan ere, nahasmena handia izan da, ez baitzegoen oso garbi zer zegoen baimenduta eta zer ez. Eskualdean berriro ere kirol-federatuari ekingo zaio. Intzidentzia-tasaren jaitsierak eta Eusko Jaurlaritzak hartuta neurri berriek kirol profesionala, semi-profesionala eta federatua egitea baimentzen duelako. Andoainen eta Urnietan badaude hainbat talde maila horietan sartzen direnak, eta, beraz, asteburuan ekingo diote lehiaketei. Talde horietako batzuk jada hasi dira entrenamenduetan ere.

Andoainen eta Urnietan kirol mota ugari egiten dira, futbola, eskubaloia, eskupilota eta igeriketa beste askoren artean. Gauzak horrela, intzidentzia-tasa 500etik jaitsi eta neurri berriak indarrean jarri zirenean, talde hauek entrenamenduetara itzuli ziren.

Futbola

Gizonezkoen Ohorezko Erregional maila erdi-profesional gisa izendatu du Eusko Jaurlaritzak; beraz, asteburu honetan ekingo diote ligari Euskaldunako jokalariek. Ez dago eguna zehaztua, baina Real Union taldearen aurka jokatuko du Euskaldunak etxetik kanpo. Partida zaila izango den arren, gogoz hasiko dute, zeren eta urriaren 18an jokatu baitzuten ligako azken partida, Oiartzunen aurka. Galdu egin zuten, bat eta huts. Jokatu den partida bakarra kontuan hartuz gero, talde andoaindarra 8. postuan kokatua dago, 10eko multzokatzean.

Dena den, Urnietako senior emakumean Ohorezko Erregional mailan egon arren, asteburuan ez da partidarik jokatuko.

Eskubaloia

Urnieta Artola Harategia taldeak jada hiru partida jokatu ditu Gizonezkoen Euskadiko Senior ligan. Maila altuko txapelketa denez, entrenamenduekin jarraitu dute eta liga gutxiago eten da.

Talde urnietarra azken aurreko postuan kokatua dago, bi punturekin. Jokatu dituzten hiru partidetatik bakarra irabazi dute, pasa den asteburuan Deusto Loyolaren aurka (30-32). Maila izugarria erakutsi zuten, eta partidak irabazten jarraitzeko nahia azaldu zuten. Nabarmendu beharra dago etxetik kanpoko jokatu zutela.

Asteburu honetan ere, etxetik kanpo jokatuko du taldeak, azkeneko postuan dagoen Arrasateren aurka. Aurretiaz partida eramangarria eta errazagoa dirudien arren, lan handia egin beharko dute urnietarrek etxetik kanpo puntuak eskuatzeko. Arrasateko taldea azken postuan egonda, ezinbestean irabazi beharko dute lehiaketan aurrera egiteko. Beraz, norgehiagoka interesgarria izango da.

Urnietako emakumezkoen senior taldeak, asteburu honetan jokatu behar zuen, baina norgehiagoka atzeratu egin da.

Andoaingo Leizaran taldeak larunbatean jokatuko du Donibane eskubaloi taldearen aurka. Hauek ez dute partida bakar bat ere jokatu, hau da, asteburukoa izango da ligako lehen partida.

Gizonezkoen junbenil mailako ek Andoainen jokatuko dute igandean, goizeko 11:00etan. Leizaranen eta Urnietaren arteko derbia izango da ligari ekiteko lehen partida. Emakumezkoen jubenil mailan ere, partida Leizaran eta Urnietaren artekoa izan behar zen, baina atzeratu egin da.

Igeriketa

Buruntzaldea Igeriketa Taldekoek hainbat lehiaketetan parte hartu dute jada; emaitza ederrak lortzen ari dira, tartean Andoaingo eta Urnietako igerilariekin.

Horiek ere entrenamenduetan murgiltzen hasi dira. Nabarmendu beharra dago, Andoaingo igerilekura joaten diren kirola asko beste herrietakoak izanik, leku batetik bestera mugitu daitezkela. Andoaingo kiroldegiak adierazi duenez, udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da mugakideak ez izan arren, kirol federatuko entrenamendu eta lehiaketetarako, eskola kiroleko entrenamenduetarako eta ikastaroetarako; baldin eta jatorrizko eta helmugako udalerriak koronabirusagatik kasu positiboen intzidentzia tasa 500 baino txikiagoa badu.

Esku pilota

Federatuak direnek eta kadete mailatik gorakoek entrenatu ahal izango dute Arrate piloalekuan. Aritz Eskudero Gazteleku Pelota Eskolako arduradunak azaldu duenez, "kadeteak baino gazteagoak direnekin entrenatzen hasteko baimena dugu, baina oraingoz ez hastea erabaki dugu, egoera epidemiologikoa medio. Datozen asteetan egoera hobetzen bada, hasiko gara gaztetxoen entrenamenduekin".

Euskal Mendi Federazioa

Federazioak azaldu duenaren arabera, lizentzia duten kideak beren mendi-jarduera egiteko mugitu ahal izango dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean, eremu gorrian dauden herriak salbuetsita.

Nabarmendu du gehienez sei laguneko taldetan egin ahal izango direla mendi-jarduerak; ez hori bakarrik: oinarrizko segurtasun eta higiene neurriak bermatu beharko dira. Nafarroatik, berriz, ezingo dira Gipuzkoara, Bizkaiara edo Arabara joan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!