Hirugarren bertsoa, Belokiren eskutik

Aiurri 2021ko ots. 22a, 19:27

Punttuka bertso-eskolarekin lankidetzan, Andoaingo eta Urnietako bertsozaleek tartea izango dute Aiurri astekarian, eta Aiurri.eus webgunean. 

Astero astero bertsoez gozateko aukera izango da, beraz, orriotan. Esker mila, aldez aurretik, ekimenean parte hartuko duten bertsozale guztiei. Ion Belokik bota du hirugarrena. Hauxe bertsoa:

Ion Beloki andoaindarrak jarritako bertsoa da, atal berriko hirugarrena:

Kasualitate batzuk badira

gure bizitza honetan

Galindo zaharra erori zaigu

covid-aren sugarretan

intxaurrondoak astintzen beti

zebilen eginahaletan

torturatzaile sutsua baitzen

Euskal Herriko lurretan

kasualitatez mundua utzi du

bere egunean bertan.

Doinua:

"Lurraren pean sar nindaiteke".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!