Egunean Behin 2024

"Pako" erabiltzailea izan da Egunean Behin lehiaketako laugarren asteko onena

Aiurri 2021ko mar. 1a, 10:18

Egunean Behin lehiaketa ezagunaren laugarren astea igaro da. Lehiari begira jarrita, Aiurri taldeko asteko onena "Pako" izan da. Maila handiko lehiakidea da, bigarren astean ere bera izan baitzen irabazlea. Eguerdian jakinaraziko dugu nork jasoko duen laugarren asteko zozketari dagokion irabazlearen izena. Aburuza sagardotegiko kaxa eramango du etxera.

Aiurri taldeko lehen asteko onena "Spiteri" izan zen. Aiurriko taldean, bestalde, lehen asteko zozketaren irabazlea "Txurruskita" erabiltzailea izan zen. Mizpiradiko sagardoa eskuratu zuen.

Bigarren hasteko onena "Pako" izan zen, eta zozketan "Lupita" izan zen irabazlea. Azken honek Zabala sagardotegiko kaxa eskuratu zuen.

Hirugarren asteko onena "Lasabil" izan da. Gaztañagako sagardoa eramango zuena etxera "Miren" izan zen.

Laugarren asteko onena "Pako" izan da, eta zozketaren irabazlea eguerdian jakinaraziko dugu. Aburuza sagardotegiko kaxa eramango du etxera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!