Egunean Behin 2024

"Garb" erabiltzailea izan da Egunean Behin lehiaketako bosgarren asteko onena

Aiurri 2021ko mar. 8a, 07:40

Egunean Behin lehiaketa ezagunaren bosgarren astea igaro da. Lehiari begira jarrita, Aiurri taldeko asteko onena "Garb" izan da. Eguerdian jakinaraziko dugu nork jasoko duen bosgarren asteko zozketari dagokion irabazlearen izena. Oianume sagardotegiko kaxa eramango du etxera.

Aiurri taldeko lehen asteko onena "Spiteri" izan zen. Aiurriko taldean, bestalde, lehen asteko zozketaren irabazlea "Txurruskita" erabiltzailea izan zen. Mizpiradiko sagardoa eskuratu zuen.

Bigarren hasteko onena "Pako" izan zen, eta zozketan "Lupita" izan zen irabazlea. Azken honek Zabala sagardotegiko kaxa eskuratu zuen.

Hirugarren asteko onena "Lasabil" izan zen. Gaztañagako sagardoa eramango zuena etxera "Miren" izan zen.

Laugarren asteko onena "Pako" izan zen, eta zozketaren irabazlea "Artxi" izan zen. Aburuza sagardotegiko kaxa irabazi zuen.

Bosgarren asteko onena, aldiz, "Garb" izan da eta zozketaren irabazlea nor den eguerdian jakinaraziko dugu. Oianume sagardotegiko kaxa eramango du etxera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!