Egunean Behin 2024

"Txurdo" erabiltzailea izan da azken asteko onena, eta "Larraitzi" jokalariak irabazi du Eulako botila-kaxa

Aiurri 2021ko mar. 29a, 07:00

Egunean Behin lehiaketa ezagunaren zortzigarren eta azken astea igaro da. Lehiari begira jarrita, Aiurri taldeko asteko onena "Txurdo" izan da. Azken astean 201. postuan sailkatu den "Larraitzi" erabiltzaileak irabazi du Eulako sagardoa.

"Larraitzi" erabiltzaileari (201. sailkatua, azken astean) Aiurrirekin harremanetan jartzeko eskaera luzatu nahi diogu, saria jaso dezan. Asteko partida guztietan parte hartu du, eta frogatu behar dugu eskualdekoa dela. Irabazleak andoain@aiurri.eus e-postara idatzi behar du, edo mezua idatzi 619 16 35 37 telefono zenbakira.

Zortzi astetako onenak, sagardogileak eta zozketako irabazleak

Aiurri taldeko lehen asteko onena "Spiteri" izan zen. Aiurriko taldean, bestalde, lehen asteko zozketaren irabazlea "Txurruskita" erabiltzailea izan zen. Mizpiradiko sagardoa eskuratu zuen.

Bigarren hasteko onena "Pako" izan zen, eta zozketan "Lupita" izan zen irabazlea. Azken honek Zabala sagardotegiko kaxa eskuratu zuen.

Hirugarren asteko onena "Lasabil" izan zen. Gaztañagako sagardoa eramango zuena etxera "Miren" izan zen.

Laugarren asteko onena "Pako" izan zen, eta zozketaren irabazlea "Artxi" izan zen. Aburuza sagardotegiko kaxa irabazi zuen.

Bosgarren asteko onena "Garb" izan zen eta zozketaren irabazlea, berriz, "Miren". Oianume sagardotegiko kaxa eraman zuen etxera.

Seigarren asteako onena "Roxi" izan zen, eta "Ane" zozketaren irabazleak Altuna sagardotegiko botilak eraman zituen etxera.

Zazpigarren asteako onena "Beñat" izan da, eta "Ipernas" irabazleak Altuna sagardotegiko botilak eraman zituen etxera.

Zortzigarren asteako onena "Txurdo" izan da, eta irabazleak "Larraitzi"-k Eula sagardotegiko botilak eramango ditu etxera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!