Marc Brustenga txapeldun, Aiztondoko Klasikan

Ainhoa Gil 2021ko mar. 16a, 09:57

Caja Rural taldeko Marc Brustenga txirrindulari kataluniarra izan zen garaile Aiztondo Klasikan. Bera ez zen izan, ordea, eguneko protagonista bakarra izan ere, Telco taldeko Miquel Valls-ek 100 kilometro egin baitzituen ihes eginda. Eguraldi kaskarra izan zuten txirrindulariek, baina ez zuten falta izan zaletuen babesa.

Goizeko 10:00etan atera ziren txirrindulariak Asteasutik, eta Zizurkilgo Erniobidean aurkitu zuten helmuga puntua, ia 150 kilometroko bidea egin ondoren.

Zaletuen babesa izan zuten txirrindulariek Aiztondoko errepideetan barrena. Aurten, gainera, lasterketak bazuen interes berezia piztu duen puntu berri bat. Zizurkilgo Azken Portu auzoan barrena, hilerrirako maldak gainditu behar izan zituzten txirrindulariek. Aldapa horretan galdu zuen bere abantaila ia lasterketa osoan aurretik joan zen Valls gazteak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!