Aiztondoko udaleku irekietarako begiraleak behar dituzte

Aiurri 2021ko mar. 23a, 07:16

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatu nahi ditu, ekainaren 21etik uztailaren 16ra. Begirale lanak egiteko lan deialdia luzatu du.

Kurrikuluma bidaltzeko emaila hauxe da: aterpeak@urtxintxa.eus

 

Baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua izatea.
  • Euskara ulertu eta ongi hitz egitea.
  • Elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea.
  • Kurrikuluma eta agiriak aurkeztea.

Kontuan hartuko da:

  • Aisialdiko zuzendari titulua.
  • Aisialdiko begirale titulua.
  • Ikasketak/ prestakuntza-ikastaroak.
  • EGA
  • Lan esperientzia.

 

Izena emateko epea: apirilaren 16ra arte. (Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko).

Xehetasun gehiago, Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaletako webguneetan. Begiraleen elkarrizketa apirilaren 30ean egingo da, Adunan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!