Sagardoaren kultura

'Sagardoa Route', sagardotegi-bilatzailea

Aiurri 2021ko mar. 26a, 10:46

Sagardozaleei zuzendutako aplikazioa du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak: "Sagardoa Route". Hala, eguna, ordua zein pertsona-kopurua zehaztu eta erabiltzailearen eskaerarekin bat egiten duten aukeren berri ematen du aplikazioak. Hori dela eta, erreserbak online egiteko aukera dago. 

Bi helburu ditu egitasmoak: lehena bezeroari lana erraztea da, alegia, sagardotegi-bilaketa azkarra egiten dio erabiltzaileari. Hala, erreserba online egiteko aukera du, aurrerapen bat ordainduta. Bigarren helburuari dagokionez, sagardogileen lana arintzea du xede aplikazioak, sagardotegi-denboraldian telefonoari pegatuta iragan ez dezan langileak egun osoa.

Iragan urtean, Amaia Zubeldia elkarteko kidearkein hitz egin zuen Aiurrik, eta adierazi zuenez, erreserben % 70 online egiten da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!